ordizia - Orain astebete eskas atera zuen Ordiziako Udalak Oianguko taberna txikia zabaltzeko deialdia. Dagoeneko esleitu da eskaera eta lehen Oiangu Baserria zuten berak hartu dute udan irekita egongo den taberna txikiaren gestioa. Egunero zerbitzua ematen ari dira, eta astelehena izango da beraien deskantsu eguna. Gauzak horrela, bazkariak eta afariak emango dituzte tabernan eta iraila bitartean egongo da zabalik. “Gustura” agertu dira zerbitzua ematen ari direnak berriz ere bueltan izateagatik eta ordiziar zein inguruko guztiei udako zerbitzua eskaintzeko aukera izateagatik.