elizondo - Baztango Artisauak, Argitsu, eta Baztango Zaporeak elkarteek, elkarlanean, antolatu dute gaur Elizondon ospatuko den I. Artisau eta Ekoizleen Topaketa. Egun osoan zehar, 10.00etatik 20.30era 30 ekoizle eta artisau baino gehiagok euren postuak jarriko dituzte Elizondoko plazan. Horrez gain, inguruko kultur ekintzaile desberdinek ere parte hartuko dute, honela, 11.30etik 12.30era plazan, birziklapen tailerra izanen da, 17.00etatik 18.00ak arte Elizondoko karriketan erraldoiak eta musikariak ibiliko dira eta 18.30etik 20.30era plazako kioskoan txalaparta tailerra eskainiko dute. Gainera, haurrendako aurpegi margoketa, musika, artisau eta ekoizleen lan erakusketa eta sotopilak izanen dira. Bukatzeko saski baten zozketa ere eginen dute. - F.A.G.