Villabona - Euskara ikasi nahi duenak aukera izango du irailaren 27a bitarte izena emateko Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat bulegoan).

Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez eta arratsaldez, Villabonan eta Zizurkilen: AISA ikastaroak etorkinentzat, A1, A2, B1, B2, C1 mailak eta gurasoentzako ikastaroak ikastetxeetan, haurrak eskolan dauden bitartean. Ikastaroak emateaz Andoaingo AEK arduratuko da.

Euskara ikasi nahi duen herritarrak ikastaro bukaeran diru-lagun-tza jasotzeko aukera izango du. B2 maila lortu arte, euskara ikastea doakoa izango du herritarrak, matrikularen %100 jasoko baitu baldintza guztiak betez gero, eta C1/C2 mailak eginez gero, %75a.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 943 692 100 telefonora deitu behar da edo Euskara Zerbi-tzura. Bestela, euskara@villabona.eus helbidera. - M.S.S.