Lezok lau egunez ospatuko ditu Santakrutz jaiak
Aurtengo berrikuntzen artean, su artifizialak bi egunetan botako dira
Lezo - Jai Batzordeak hala erabakita, aurtengo Lezoko Santakru-tzek, iaz bezala, lau egun iraungo dute eta irailaren 13tik 16ra bitartean, ostiraletik astelehenera, ospatuko dira.
“2019ko santakrutzetako egitarauak urtero ospatu ohi diren ekintza eta ekitaldiak jasotzen ditu, baina horiez gain baditu berritasunak ere”, azaldu zuen Jesus Mari Martiarenak, aste honetan egindako agerraldi batean. Horien artean, su artifizialak bi egunetan jaurtiko direla aurreratu zuen. “Iaz Udalak apustu egin zuen su artifizialen emanaldia egitarauan txertatzeko eta herritarren artean izandako harrera ona ikusirik, aurten hori mantendu eta saio bat gehiago eskaini nahi izan dugu. Horrela, suak bi egunetan jaurtiko dira, larunbatean eta igandean, hain zuzen”, azaldu zuen alkateak.
Berritasunen atalaren barne, halaber, igande arratsaldean eskainiko diren bi dantza emanaldiak ere nabarmendu zituzten udal ordezkariek. “Kukai eta Brodas Bros eta Maduixa emakume talde valentziarrak eskainitakoak izango dira. Taldeek eskarmentu handiko ibilbide profesionala dute eta horren baitan, arte eszenikoei dagozkien Max saria ere jaso dute, beraz, gustu eta kalitate handiko bi saio ikusteko aukera izango dute herritarrek”, ziurtatu zuten.
Horrez gain, joan den urtean berreskuratutako jubilatuen bazkaria mantendu egingo da, baita danborradako argiztapena ere. Baserritarren Eguna halaber, astelehenera pasako da berriro.
Bestalde, nabarmendu zuten Udalak, herriko kulturarekiko azaldutako konpromisoa mantenduz, urtetik urtera inbertsio handiagoa egin duela herriko jaien antolakuntzan, eta aurten aurrekoetan baino diru partida handiagoa bideratu duela jaien antolaketarako, iaz baino 8.441 euro gehiago (guztira 63.903,09 euro), hain zuzen.
Jaien atarian Lezoko Udalak bizikidetzaren eta errespetuaren aldeko aldarria egin zuen beste behin. “Lezok ez du indarkeria matxistarik onartzen eta edozein motako eraso zein jarrera sexistak gaitzesten ditu. Baietzik gabe ezetza da, beti”, adierazi zuen Laura Martinezek, Berdintasun zinegotzia izendatua izango denak.
Más en Navarra
-
El Archivo Municipal de Tudela recibe el depósito documental de la genealogía de la familia Olaso
-
El Gobierno de Navarra apoya a Pamplona con 623.000 euros para atender el sinhogarismo
-
El Ayuntamiento de Pamplona comprará dos furgonetas eléctricas nuevas para el programa de Empleo Social
-
La reserva fluvial del molino de Ilundáin ya está al 50%: así avanza su transformación ecológica