zarautz III. Euskal Kosta Krosa kirol ekitaldia irailaren 28an izango da eta parte hartu nahi duenak azken egunak ditu izena emateko. Izan ere, asteartean izango da horretarako azken eguna. Izen-ematea www.kronoak.eus webgunearen bitartez egin beharko da. Inskripzioa 25 euro ordaindu beharko da.

Iaz bezala, bi proba jokatuko dira: alde batetik, maratoi erdia, eta bestetik, roller proba. Getarian hasi eta amaituko da oraingoan maratoi erdia, eta Zumaiatik eta Zarautzetik igaroko da. Rollerrak, berriz, Zarautzen abiatu eta helmugaratuko dira, eta ibilbidean Zumaia eta Getariatik igaroko dira. Aurten, gainera, patina-tzaileek bi kilometro eta erdi gehiago egingo dituzte: 18,5 kilometro guztira.

Lasterketaren helburua da, bost udalerrien arteko harremanak sendotuz eta indarrak batuz, bailara ikuspuntua bultzatzea Urola Kostako eskualdea ezagutzera emateko. Kalitatezko kirol proba antola-tzearekin batera, bailarako turismoa sustatzea du xede egitasmoak. A.Z.