Ezta entzun ere
katedraleko Mariaren kanpai-hotsa entzun da aste honetan hainbat egunez, goizean goizik, destenorez. “Andere Maria Erregina gure hirian, 46an, koroatu izanaren urteurrena baita”, argitu dizute. To eta no! Ezkila-hotsak Alde Zaharreko teilatuen gainetik zabaldu, hiri berria zeharkatu, eta Iruñerriko herri eta industrialdeetan barreiatu dira, baita euriak indarrez zipetutako lurretan ere. “Ur horren esperoan geundeken koltza landatzeko”, nekazaria, kontent. Ez dira, ordea, hain pozik egoteko modukoak Iruñerriko zenbait tokitatik heldu diren oihartzunak. Egia da ekainean udalak eratu zirenetik, horrelakoak espero izatekoak zirela. Harritzekoa da, ordea, ia inon ere agertu ez izana bi alkateren norainokoa. Berriobeitikoak, adibidez, Larunblai programa utzi du sosik gabe, hau da, euskararen erabilera haurren artean jolasen bidez sustatzeko ekimena. Gauza jakina baita euskaraz hitz egiteko erraztasunik ezean, hiztun mutuak izanen direla gure hizkuntzan. Eguesibarren, berriz, erdara hutsean plazaratu dute Gorraizko festen egitaraua. Euskaraz ere bazegoen, baina ez dute sartu. Eguesibartik atera gabe, zer eta udaletxeko igogailuaren ahotsa ere mututu nahi izan dute. Ez da txantxa. Kontua da igogailuak “cerrando puertas-ateak ixten” erraten duela ateak ixten direnean. Eta “subiendo-gorantz” edo “bajando-beherantz” goiti edo beheiti doanean. Bada, lehenik, enpresa bati deitu zioten euskarazko ahotsa kentzeko, arras mingarria omen haien belarriendako. Udalean bertan zalaparta sortzen hasia zela ikusirik, bertze erabaki bat hartu dute; bolumena jaitsi grabazioari eta, orain, nekez entzuten da bai gaztelaniazkoa, bai euskarazkoa. Bertzelako alkatetza izan zezakeen Eguesibarrek, baina PSNk ezezkoa eman zuen. Eta orain, miraririk ezean, bi alkate horien alderdikideek hartuko dute Iruñerriko Mankomunitatearen agintea.
Más en Navarra
-
San Fermín 2025 | Pablo Gil, enganchado por el cuerno: "La camiseta rota se viene para Castellón"
-
Asiron, crítico con los insultos de ultras y la tensión vivida en San Saturnino
-
El joven pianista Nicolás Pérez-Nievas vence en el certamen de Oerias de Portugal
-
Las comidas de San Fermín, la fiesta que se saborea en cuadrilla