Eskola ttikien besta Amaiurren
Igandean ospatuko da Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskolen hitzordua
amaiur - Heldu den igandean, irailaren 29an, ospatuko da Amaiurren aurtengo Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Eskola ttikien besta. 10.00etako harrera ekitaldiaren ondotik, bi ibilaldi izanen dira aukeran, murritza, zementuzko bidetik joanen dena eta luzea, mendi ibilaldia. 11.30ean, Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren saioa izanen da bi bideak elkartzen diren puntuan (eguraldi txarra eginez gero, Otsondo elkartean) eta bertan eginen dute hamaiketakoa. 13.00ean bazkari autogestionatua eginen dute, eta lehenagotik izena emana duenak paella jateko aukera ere izanen du, 5 euroren truke. 15.00etan zozketa burutuko da eta haurrendako ekitaldiak hasiko dira: zurezko jokoak, rokodromoa, zaldi ibilaldiak eta haurrendako proba konbinatuak. Tartean JJ Bordari Dj-arekin musika izanen da. - F.A.G.
Más en Navarra
-
El Teléfono de la Esperanza homenajea a las personas voluntarias en la lectura del Pregón que anuncia las fiestas, que se ha leído desde los balcones de la Casa Consistorial
-
El camino olvidado en Sakana sigue su recorrido
-
Problemas con la red de fecales en la Txantrea originan un hedor insoportable
-
El ilusionismo será protagonista este invierno en la Txantrea