Villabona. Amasa-Villabonako Udalak Ibilian programa berreskuratu du hainbat eragilerekin elkarlanean. Atzo egin zen (irudian) lehen ibilaldi osasungarria eta astero hitzordua 11.00etan izango da Errebote plazan. Zubimusu Ikastolako eta Erniobea BHIko DBHko ikasleak Santio egoitzara joango dira ibilaldiak egitera animatzen diren helduak jasotzera eta beren alboan egingo dituzte txangoak. Guztira luzera ezberdinetako lau ibilbide diseinatu dira, parte hartzaileen beharretara egokituta eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Argazkia: Villabonako Udala