Nekazaritzarako azpiegiturak hobetzeko lanak
Baztango Udalak, iskindegiak, aziendendako korlea eta kanadiar pasabideak berritu ditu, 70.127,58 euroko inbertsioa eginez
elizondo - Baztango Udalak bailarako nekazaritzarako azpiegiturak hobetzeko lanak egin ditu, 70.127,58 euroko inbertsio totalarekin.
Otsondoko lepotik Urdazubi alderako errepide bazterreko hesiak berritu ditu, denera 8 kilometro. Gorramakil alderdian, artzainek eskaturik aziendendako korlea egin du, batez ere ardiak biltzeko. Lan horiek Migel Maria Rekartek egin ditu eta 26.343,89 euroko kostua izan dute. Bertzalde, lau pasabide kanadiar egin dira: Gartzaingo Jaimesaltsun -Urballoko bidean-, Bozateko Nahasen eta Beltz errekan; eta Azpilkuetan, Larroingo borda ondoan. Lan horiek eta Erdizeko Pitzamarreko lepotik Komisionatuko lepoko bidearen errepasoa Harri-lanek egin ditu, 40.142,96 eurotan. Erdizeko Bihotzeko ziloko askaren iturburuan 100 metroko hetsitura egin du Lanalekomek, 933,99 euroan. Lanen idazketa eta obren zuzendaritza Mendikoak egin ditu eta horretarako 3.640,79 euro bideratu dira.
Más en Navarra
-
Motxila21 celebra este sábado sus 21 años de vida con un concierto en la plaza Consistorial
-
Iruña, la segunda capital donde más vidrio se recicla
-
Catas en Beloso para conocer el origen de las grietas aparecidas en la calzada
-
El Horno Cooperativo de Cárcar, un espacio comunitario y multifuncional a ojos de la ciudadanía