elizondo - Baztango Udalak bailarako nekazaritzarako azpiegiturak hobetzeko lanak egin ditu, 70.127,58 euroko inbertsio totalarekin.

Otsondoko lepotik Urdazubi alderako errepide bazterreko hesiak berritu ditu, denera 8 kilometro. Gorramakil alderdian, artzainek eskaturik aziendendako korlea egin du, batez ere ardiak biltzeko. Lan horiek Migel Maria Rekartek egin ditu eta 26.343,89 euroko kostua izan dute. Bertzalde, lau pasabide kanadiar egin dira: Gartzaingo Jaimesaltsun -Urballoko bidean-, Bozateko Nahasen eta Beltz errekan; eta Azpilkuetan, Larroingo borda ondoan. Lan horiek eta Erdizeko Pitzamarreko lepotik Komisionatuko lepoko bidearen errepasoa Harri-lanek egin ditu, 40.142,96 eurotan. Erdizeko Bihotzeko ziloko askaren iturburuan 100 metroko hetsitura egin du Lanalekomek, 933,99 euroan. Lanen idazketa eta obren zuzendaritza Mendikoak egin ditu eta horretarako 3.640,79 euro bideratu dira.