lesaka - Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko guraso elkarteek, Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoan. Abenduaren 29an eginen dute urte honetako azken emanaldia. 16.30ean Ninjago eskainiko dute eta 18.00etan Mustang, 16 urtetik goitikoentzat. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan. - A.A.A.