bidasoa - Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altzateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia. Kaldereroen entsegua gaur 19.00etan eginen dute Musika Eskolan

Inudeak eta Artzaien konpartsan ateratzeko entseguak, berriz, Eztegara pilotalekuan eginen dituzte otsailaren 19ean, asteazkenean, 19.30ean eta otsailaren 21ean, ortziralean, 19.30ean. Bazkarirako txartelak ere entsegu egunetan salgai jarriko dituzte.

Igantziko inauteriak Ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak Igan-tzin. Ortziralean 09.00etan mozorroek eskolara bisita eginen dute. 10.00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez etxe eta baserriz baserri eskean ibiliko dira gazteak musikariekin. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita egin eta gero, Frain auzora joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Latsaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. 16.30ean Guraso Elkarteak haurrendako jokoak antolatu ditu. 18.00etan merienda eta Beñat Mitxelenarekin dantzaldia frontoian. Gauean gazteen afaria eginen dute.

Larunbatean 08.00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira. Gero, Estongonaga, Elutseta, Unanu eta Piedadeko auzoetara eginen dute bisita. 17.00etan Kalean otso, etxean usoantzezlana eskainiko du Patata Tropikala taldeak. 18.00etan pintxoak eskainiko dituzte arkupean eta Frantziskoren eskutik musika izanen dute. Ilunabarrean boletoen zozketa eginen dute gazteek. 22.00etatik aurrera paella jatea izanen dute, Guraso Elkarteak antolatuta.

Beintza-Labaien eta Oizen Ostiralean, Itur Ondo elkartean eginen duten afariarekin hasiko da mozorro besta Beintza-Labaienen. Goiz eta arratsaldez puska biltzen ibiliko dira, afaldu eta ondotik Modestok alaituko du giroa.

Oizen, larunbatean gosaldu ondotik etxez etxe puskak biltzen ibiliko dira Agerralderekin. 14.00etan elkartean bazkalduko dute eta arratsaldean goizean gelditzen diren etxetara bisita eginen dute inauterizaleek. Gauean, 21.00etan, berriz, afaltzeko elkartuko dira, aldi honetan Herriko Ostatuan.