elizondo - Inauteri aro bete-betean dago Baztan. Duela ia hilabete bat Anizen abiatu ziren Baztango herrietako inauteriak, aniztar eta berroetarren parte hartzearekin. Geroztik, ia astebururo han edo hemen izan da aukerarik mozorrotu eta etxez-etxe, musika lagun, bestaz goza-tzeko. Gaur abiatzen den asteburuan ere z da aukerarik faltako, izan ere, Ziga, Arraioz, Azpilkueta eta Elbeten ospatuko dituzte inauteriak.

Pasa den asteburuan ere Iruritako baserrietan egin zuten seinalea. 50 lagun inguru ibili ziren Iruritako baserrietan barna, Iñaki akordeoilariaren musikaz bazter guztiak alaituz. Meakatik hasi ondotik, Ezkerreko errekako baserriak bisitatu zituzten, baserritarrak bisitatu bidenabar tragoxkaren bat hartu eta sabela betez. Dantza, kantu eta kontu dezente ibili zituzten han eta hemen, ilunabarrean herrira itzuli eta gizarte bilgunean afaldu aitzinetik. Iruritarrendako beroketa moduko bat izan zen, izan ere, otsailaren 21 eta 22an ospatuko dituzte herrian inauteriak.

Asteburu honi dagokionean, Arraiozen gaur eta bihar izanen dituzte inauteriak. Gaur baserriz-baserri ibiiko dira eta gero batzartegian borobilduko dute eguna, afariarekin. Bihar, berriz, herrian barna ibiliko dira eskean eta afari herrikoiarekin bukatu.

Azpilkuetan ere gaur eta bihar izanen da aukera mozorrotu eta auzoz-auzo, etxe eta baserriak bisitatu eta musikaren laguntzaz eskean ibiltzeko.

Elbeten, berriz, bihar ospatuko dituzte inauteriak. Egun osoan zehar ibiliko dira elbetearrak etxez-etxe.

Azkenik, Zigan gaur eta bihar inauteriak izanen dituzte. Gaur Zigaurre auzoan eta baserrietan ibiliko dira, puskak biltzen. Bihar, berriz, herri gunea izanen da bestaren ardatza. Ilunabarrean herri afaria eginen dute.

Horrez gain, Orakunde ere ospatuko dute gaur zigatarrek. Baztango lehenbiziko herria izanen da haurrak eta oilarrak protagonista diren besta ospatzen. Bazkaria, haur jolasak, oilar harrapa-tzea, txokolate jatea eta dan-tzaldia izanen dituzte.