ECONOMÍA
La huelga de villavesas se suspende hasta septiembre
Irurita eta Urdazubiko bestak bertan beheiti
Eskualdeko lehenbiziko herriak dira bestak ospatzen. Maiatzaren 20tik 24ra behar zuten
- Azken aste hauetan bizi dugun krisi sanitarioaren eraginez, Irurita eta Urdazubiko Salbatore bestarik ez da ospatuko aurten, ez bederen aurreikusitako datetan. Urtero, bi herri hauek ematen diote hasmenta eskualdeko herrietako bestei, eta aurten maiatzaren 20tik 24ra ospatu behar ziren. Halere, koronabirusak eragindako egoera dela eta, bai batean zein bertzean, bestak bertan beheiti uztea erabaki dute. Bestak dagoeneko ia prest zituzten Irurita eta Urdazubin, baina gibelat egin behar izan dute, pena handiz, baina zentzuz jokatuz. Egoera bere onera etorritakoan besta seinaleren bat egitea ez dute baztertzen.