- Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak 24 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2017-2019ko Tokiko Inbertsioen Programan (TIP) sartutako udal azpiegiturak hobetzeko proiektuetarako. Gaur egun, 238 proiektu garatzen ari dira 111 herritan, 22,1 milioi eurotik goitiko zenbatekoarekin. Horrez gain, bertze 2,2 milioi euro jarriko dira toki-erakundeek hautatutako determinazio libreko inbertsioetarako.

2017-2019 TIP luzatzea onartu eta gero, Toki Administrazioak guztira 24,3 milioi euroko esleipena eginen du gauzatze-fasean aurkitzen diren proiektuak osatzeko eta hasteko dauden bertze obra batzuk egiteko.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den Jesús Mª Rodríguez Gómezek eta Toki Azpiegitura Zerbitzuaren zuzendaria den Cristina Toledanok eman zituzten datu hauek. Zuzendari nagusiaren arabera, inbertsioek "oinarrizko udal-zerbitzuak hobetzea sustatuko dute Foru Komunitate Osoan, toki-erakundeak babesten jarraitzeko aukera ematearekin batera, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa izanik, eta soilik modu horretan hobetu ahal izango ditugu Nafarroako biztanleriaren bizi-baldintzak oro har".

Baztan eta Xaretako udalek 341.050,05 euro jasoko dituzte. Batetik, Tokiko programazioaren baitan, Baztango Udalak 42.863,87€ jasoko ditu Azpilkuetako hornidura, saneamendu eta euri uren sareetarako, eta 76.754,75 € Zuaztoikoetarako, 16.157,15 € Urruxkako biderako, 31.272,85 € Sumutsukoarendako, 31.016,56 € Azpilkuetako karriketako zolaberritze lanetarako eta 61.479,19 € Zuaztoikoetarako; Urdazubiko Udalak 24.670,18 € Katalinkobordako biderako, eta Inbertsio-programaren baitan, Zugarramurdiko Udalak 56.835,50 € ur-hartze berriak egiteko eta banatzeko.