Hogei lagun inguru bildu ziren joan den ortziralean Beran, "espetxe politika kriminala salatzeko, azken asteetako egoera larriak direla medio, eta euskal preso politikoen etxeratzea eskatzeko". Bertzalde, ortziralero 20:00etan Mukixu zubian egiten ziren elkarretaratzeka berriro egiten hastea (beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuz) erabaki zuten. Aipatzekoa da Mikel San Sebastian preso lesakarra 5 eguneko baraualdian dagoela, Patxi Ruizekin elkartasunean.