- Pasa den larunbatean Izpegiko gainean giro paregabeaz gozatzeko auekra izan zen. Eguraldi zoragarrak lagun egin zion Baigorri aldeko eta Baztango lagunek "era inprobisatuan" antolatutako ekimenari, eta bertaratu zirenek momento gogoangarri bat pasatzeko parada izan zuten.

Koronabirusak eragindako alarma egoeraren ondorioz ezarritako segurtasun neurriak tarteko, ez zuten deialdi zabalik egin nahi izan, gehiegizko jendea bilduko zelakoan, hortaz, hamarnaka lagun elkartu ziren Izpegiko gainean, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan. Erdian, hesi bat, eta hesiaren bi aldeetan bildu ziren denak. Ekitaldi xume bezain erranguratsua izan zen, finean, "Euskal Herria zatitzen duen muga" sala-tzeko. Izan ere. Frantziar zein Esapiniar estatuek herritarren zirkulazioa mugatu dutela salatu dute, eta Euskal Herritarren arteko hartu emanak eten nahi zian dituztela, "Erratzuar batek libre du Tuterarainoko joan etorria, Baigorriarrak Baionarainokoa ere bai. Alta, Erratzu eta Baigorri elkarrengandik hurbilago izanagatik, bi hauetako herritarrek ezin dute elkartu, debekatua dute, lehena espainola omen delako eta bigarrena frantsesa".

Ezarritako muga horiek salatzeko asmoz egin zuten larunbateko ekitaldia Izpegiko gainean, izan ere, bertan azaldu zutenez, "Izpegiko gainak ez du gure herria bitan banatzen, Izpegiko gaina bi isurietako euskaldunen topaleku izan da beti, nahiz eta berriki muga-langak paratu dituzten". Bada, muga-langa topaleku bilakatu zuten hamarnaka lagunek larunbatean. Ekitaldian salatu zuten Izpegi inguruko herritarrendako pasabidea izan dela eta dela, eta koronabirusaren ai-tzakian jarritako muga ez dutela onartzen,hortaz, berriz ere pasabidea zabaltzeko eskatu zieten Parisko eta Madrilgo gobernuei. Ekitaldiaren ardatza mugen ezar-tzea salatzea izan zen, eta hala egin zuten, baina horrez gain, ekitaldi kultural ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, izan ere ez zen bertso, musika edota dantza saiorik falta izan, osasun neurriak mantenduz, beti ere. Hasteko, hesiaren bi aldeetako sei bertsolari aritu ziren kantuan, gero, hesiaz bi aldeetan barreiatutako Mexikortxo taldeko musiakriek hainbat kantu jo zituzten mexikar arropaz jantzita, bi aldeetan barreitatuta, bai, Nafarroa Garaiko Basaburuako eta Lapurdiko Urruñako lagunek osatzen baitute musika taldea, eta lurraldeen artean jarritako hesiek ez dute taldea elkartzea baimentzen. Larunbateko ekitaldia buka-tzeko, bateko zein bertzekoak dantzan elkartu ziren, bi aldeetako gaitariek eskainitako Larrain-dantza doinepean dantzan. Giro paregabea izan zen Izpegi gainean, mugarik gabeko sormenaren erakusgarri, hori bai, hesi batek mugatuta.