Bertze herrietan bezala, Beran ere aurten ez da Bestaberri eguneko prozesiorik izan, noski. Baina txistulariak, larunbat arratsaldean eta igande goizean, herrian barna ibili ziren, argazkian ageri den bezala, maskara eta pantalekin segurtasun-neurriak zorrotz betez, Illekuetatik Berako Herriko Etxeko plazaraino, Bestaberri eguneko doinuak jotzen eta beratarrak ernatzen. Musikak, bederen, ez zuen hutsik egin.