Iñaki Atxa elizondoarrak sari bat jaso du berriki, Frantziar estatuan, Prenons la pause izeneko elkarteak antolatutako lehiaketan. 17 herrialde desberdinetako 438 argazkilarik parte hartu dute, denera 3092 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Atxak ateratako argazkia mendiko animaliak atalean hautatu dute, eta erakusketa ibiltari batean erakutsiko dute, frantziar estatu osoan barrena.