Baztango Kultura Ba-tzordeak sustatuta, pasa den urtarrilean Baztan Kantuz ekimena abiatu zen, hilabetero, hilabeteko hirugarren igandero Baztango herrietan barrena txandaka buruteko. Kantua ardatz hartuta ekimen arrakastatsua suertatu zen bai urtarrilean Amaiurren eta baita otsailean Elizondon ere. Dena den, pandemiaren eraginez ez da hitzordu gehiago izan. Gaur berrabiatuko da, Oronoz-Mugairin, hitzordua 12.00etan izanen da Urgain jatetxearen atarian.