Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak udalaren laguntzarekin antolatutako udako kultur zikloaren bigarren ekitaldia egin zuten uztailaren 24an, Santiago bezperan, Alkaiagan. Eguraldi bikaina aprobetxatuz, Muxikoak dantzatzeko aukera izan zuten Jaiki Hadi taldearekin. Beraz, Santiago bestarik ez, baina nolabaiteko seinalea izan dute Alkaiagan ere eta jende dexente animatu zen dantzatzera, giro onean.