Ezpelur gaitero taldeak urteak daramazki Berako San Esteban bestetara etortzen eta beharbada "herrimina" uxatzeko eta bestek utzi duten hutsunea betetzeko, Bidasoaldeko gaiteroen topaketa egin zuten larunbatean Beran. Gaita klaseak ere ematen dituzte Beran eta hortaz, herriko ikasleek ere parte hartu zuten emanaldian. Herrikoekin batera, Lesaka, Doneztebe eta Elizondoko gaiteroak ere izan ziren Beran.