Uda Bizia egitarauak aitzinera segitzen du Beran eta musika doinuak izan zituzten berriz ere Altzateko Plazan larunbat arratsalde sargorian. Abuztuaren 8an Mugaldekoak Band taldea (Raul Garcia Etxeberria, Beñardo Goietxe Laurnagarai, Xabi Perez Bull eta Mattin Arbelaitz Heras) aritu zen. Taldearen lau diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera izan zuten eguzkitik ihesi itzala bilatu zuten entzuleek.