Nafarroako komikiaren XI. Azokaren baitan Elizondon burututako komiki tailerrean hainbat lagunek Mikel Santos Martinez, Belatz, Nafarroako ilustratzaile eta komikigile ezagunaren gidaritzapean parte har-tzeko aukera izan zuten, komigintzaren nondik norakoetan gehiago sakontzeko parada izanez. Heldu den larunbatean 5 eta 12 urte artekoendako Lego tailerra burutuko da, programazioa osatzeko.