Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Ba-tzordeak, urtero bezala, hizkuntza normalizazioaren plangintzaren barnean euskara sustatzen duten erakunde desberdinen artean diru-laguntzak banatzeko proposamena onartu berri du. Denera 33.200 euro banatuko ditu Udalak Baztanen lan egiten duten hainbat entitateren artean.

Emandako laguntzen artean kopururik handiena Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak, AEK Euskaltegiak jasoko du, zehazki, 9.800 euro; hurrengo kopuru handienak komunikabideendako izanen dira, Xorroxin irratiak eta Xaloa Telebistak 7.500 euro jasoko dituzte bakoitzak. Ttipi-ttapa aldizkariak, berriz, 5.500 euro hartuko ditu; Etxetik plazarak 1.200 euro; Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Seaska Ikastolen Federazioak 600na euro jasoko dituzte; eta, azkenik, Euskalgintzaren Kontseiluak 500 euro jasoko ditu.