Ortzegunean Donostian aurkeztu zuen Miren Gorrotxategi idazle azpeitirrak 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatzi duen Sotoan gordeak nobela beltza. (H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalk eta Txalaparta argitaletxeak antolatzen duten Euskal Nobela Beltza susta-tzeko beka irabazi zuen Gorrotxategik, eta horri esker urte bateko epea izan du lana bukatzeko. Berez, egun hauetan Baztanen osaptzekoa zen Euskal Nobela Beltzaren Astearen baitan egin behar zuen aurkezpena, baina jakina da aurten ez dela aitzineko urteetako egitaraurik izanen, hortaz, Baztanen, otsailan eginen du aurkezpena, ziur aski.

Sotoan gordeak Gorrotxategiren bigarren eleberria da, lehenbizikoa, 33 ezkil (Elkar), 2017an argitaratu zuen Agustin Zubikarai bekari esker, eta Imanol Rayo zinema zuzendariak duela hilabete batzuk argitaratu zuen istorio horretan oinarritutako Hil kanpaiak filma.

Bigarren argitalpen honetako istorioa Bilbo eta Vianan artean gertatzen da. Gorrotxategik azaldu duenez, nobelak Nora eta Alex ditu protagonista nagusi. Bikotea Bilboko Guggenheim museoan erakusketa bat ikusten ari da Norak bertze garai bat gogorarazten dion zerbait ikusten duenean, eta Alexek zer gertatzen den galdetzen badio ere, Norak ez dio eran-tzuten. Egun berean Norak aitaren heriotzaren berria jasoko du, eta bikotea Noraren sorterrira, Vianara joanen da Han, Alex Noraren iragana ikertzen hasten da, bere sekretuak zeintzuk diren jakin nahian, “han egiten du eztanda istorioak