SOCIEDAD
Palacio de Aroztegia reclamó 46 millones al Estado por la inacción de la Guardia Civil
Baztandarra Txirrindula Taldearen etorkizuneko bike-parkea bidean da
Lekarozko campuseko igerilekuaren ondoan kokatuko da
Udaberrian berrekinen dio berriz ere Baztandarra Txirrindulari Taldeak hamarnaka haur eta gaztek parte hartzen duen txirrindula eskolari, eta azken urteetako joerari jarraiki, parte hartze handia espero da. Dena den, ez daude geldirik, urte hasmenta honetan, bai eskolako partaideei, zein txirrindulazaleei oro har, urte osorako baliagarria izanen den federatzeko txartela egiteko prozesuan murgildua. Gainera, etorkizunean Lekarozko campusean eraikiko den bike-parkeko lehenbiziko lanak egin dituzten, garai bateko igerilekuaren ingurua garbituz. Eremu guztia ongi garbitu da, eta epe labure do ertainean txirrindulendako parke berria eraikitzeko lanak hastea espero da.