Giltxaurdiren abonatze kanpaina berria martxan Baztanen
Pandemia garaian baja emandakoak berriz abona daitezke sarrera kuota ordaindu gabe
Giltxaurdi Udal Kirol Instalazioak abonatze kanpaina berri bat martxan jarri du heldu den martxoaren 15era bitartean. Urtero garai honetan egin ohi duen kanpainak aurtengoan berrikuntza bat dakar, izan ere, pandemiaren eraginez urte berezia izan da, eta pasa den urteko martxoaren 13an ateak hetsi behar izan zituen Giltxaurdik. Hainbat hilabetez ezin izan zituen bere zerbitzuak eman, hortaz, edo bertze arrazoi batengatik, hainbat bazkidek baja eman zuten. Iazko martxoaren 13tik aitzinera baja eman zuenak, Giltxaurdi udal kirol instalazioan ordainketa guztiak eguneratuak baditu, eta ez badu instalazioarekin inongo zorrik, martxoaren 15era bitartean urteko zein neguko abonamendua egiterakoan sarrera matrikula doan izanen du.
Horrez gain, urteko zein neguko abonamendua duen edozein pertsonak urteko edo neguko abonamendua egin nahi duen norbait berarekin ekartzen badu, abonatu berriak sarrera matrikula doan izanen du, eta abonatua den pertsonari hilabete bateko kuota deskontatuko zaio hurrengo ordainketan. Kasu honetan ere, bai abonatu nahi duenak eta baita abonatuta dagoenak ere, instalazioan ordainketa guztiak eguneratuak izan beharko ditu, eta instalazioan ez du inongo zorrik izan behar.
Kanpaina honetan izena ematen duen pertsonak alta ematen duen egunetik hasita gutxienez bi urtez abonatuta egoteko konpomisoa onartu beharko du, bertzenaz, kanpainan alta eman duen pertsonak sarrerako matrikula ordaindu beharko du.
Bertzalde, abonatu baten medioz kanpaina honetan alta ematen duen pertsonak bi urte pasatu baino lehen baja ematen badu, berak matrikula ordaintzeaz gain, abonatua zenak deskontatu zaion hilabetea ere ordaindu beharko du.
Temas
Más en Navarra
-
San Adrián preserva su patrimonio inmaterial y sensible en formato digital
-
Asiron presidirá la corrida de toros el 7 de julio y delega el resto en UPN, PSN, PP y Geroa Bai
-
“Con el dinero que nos da el Ayuntamiento de Tudela pagas la pata de un jugador del Tudelano”
-
Bando de San Fermín: sin música desde las 2:00 en bares sin doble puerta