Baztango Udalaren 500 euroko beka Lorea Lizarretak jasoko du
Jauregia Esnekiaken postre berri bat diseinatuko du ikasketa bukaerako lan gisa
Lorea Lizarreta erratzuarrak jasoko du aurten Baztango Udalak bailararekin zerikusia duten ikasketa akaberako lanak eta proiektuak diruz laguntzeko 500 euroko beka. Aurten bi proiektu aurkeztu dira, baina epaimahaiak horietako bat baztertu du oinarriak betetzen ez zituelako, hortaz onuradun bakarra izanen da.
Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan gradua egiten ari da Lizarreta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta aurkeztutako proposamenean Jauregia esnekietarako postretarako esneki berria diseinatuko du. Proiektuaren emaitza txosten bat izanen da, ekoizpen berri horren formulazioa, elaborazio prozesua, merkaturatzea eta salmenta bilduko dituena. Gainera produktu berria teknikoki eta ekonomikoki bideragarria ote den aztertuko du.
Más en Navarra
-
Pamplona contará con un Día de la Pelota / Iruñeko Pilotaren Eguna
-
Estella-Lizarra celebra el Día del Libro con una jornada ampliada a la estampa y la creación artística
-
Sentencia firme contra el Ayuntamiento de Pamplona por no compensar el trabajo en San Fermín y Semana Santa
-
La Oficina de Turismo de Pamplona reabrirá en mayo con un diseño inspirado en la pelota vasca