Síguenos en redes sociales:

Aurten ere ez da Olentzero eta Mari Domingiren desfilerik izanen Elizondon

Iriarte pilotalekuan eginen diete harrera, 17.00etatik 19.00etara, 20 minutuko txandetan banatuta

Aurten ere ez da Olentzero eta Mari Domingiren desfilerik izanen ElizondonOndikol

Abenduaren 24an, urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingik ez dute hutsik eginen eta Elizondora hurbilduko dira, etxez etxe opariak banatzen aritu aitzinetik, herritarrei bisita egin eta beren berotasuna jasotzeko.

Dena den, iaz bezala, aurten ere ez da desfilerik eginen, egoera epidemiologikoaren ondorioz. Pasa den urtean egin bezala, aurten ere Olentzero eta Mari Domingiri harrera Iriarte pilotalekuan eginen diete.

Frontoi barruan egonen dira eta txandaka sartuko diren taldeetan eginen dituzte bisitak. 20 minuturo talde bat sartuko da Laxoa plazatik frontoira. Bertan, laukizuzen baten barnean egonen dira Olentzero eta Mari Domingi, eta jendea, laukizuzenaren inguruan, beharrezko distantzia mantenduz markatuak egonen diren puntuetan kokatuko da. Puntu bakoitzean gehienez 6 laguneko taldetxo/familia egoten ahalko dira.

Iriarte pilotalekura sartu baino lehen Laxoa frontoiko sarbidean gel hidroahalkoholikoa banatuko da eta Iriarte pilotalekura sartu baino lehen ere lurrean, beharrezko distantziara markatutako puntuetan kokatuko dira taldetxoak/familiak, beren txandaren zain.

Olentzero eta Mari Domingi bisitatzeko txandak 17.00etatik 19.00etara izanen dira, 20 minutuka, eta familia edo talde bakoitzak nahi duen txandan eman beharko du izena, Elizondoko ikastetxeetan edo Axular liburu dendan.