Síguenos en redes sociales:

Arizkundarrek ezetz erran diote harrobiari

Hamarnaka lagunek parte hartu zuten herriko plazan egindako elkarretaratzean

Arizkundarrek ezetz erran diote harrobiariOndikol

Arizkundarrek ez dute beren herrian harrobirik nahi, argi utzi dute azken hilabeteetan. Lehenago ere errana dute, baina berriz adierazi nahi izan dute publikoki hamarnaka herritarrek ez dutela halakorik nahi. Azaroan jakin zuten Canteras Acha enpresak ofitarik ba ote dagoen jakiteko Elbete eta Arizkun artean eta Almandozen zundaketak egiteko bi proiektu aurkeztu zituela. Arizkunen, herritarrak bildu eta galdeketa bat egin zuten, parte hartutako 155 herritarrek ezezko borobila emanik. Geroztik, helegiteak ere aurkeztu dizkiote proiektuari.