Txaruta pilota elkarteak antolatutako Udaberriko txapelketaren finalak igandean jokatu ziren. Aurtengo txapelketa XXXI. edizioa izan da eta ilbeltzaren 29an abiatu zen. Guztira Euskal Herriko txoko desberdinetatik hurbildutako 158 bikotek hartu dute parte. Bi mailatan lehiatu dira eta igandean finalak jokatu ziren, B mailakoak Iruritan, eta A mailakoak Elizondon.

Elizondon jokatutako finaletako emaitzak: Umeak, Bergarako Ander Illarduia eta Inar Olanok 18-4 irabazi zieten Oberenako Oihan Hualde eta Aritza Mauleoni; Kimuak, Malerrekako Mikel Ezkurrak eta Mattin Leizak 18-10 irabazi zieten Ordiziako Xabier Alberdi eta Andoaingo Izei Aierberi; Haurrak, Ataungo Oier Izagirre eta Iñigo Alberdik 18-16 irabazi zieten Zizurko Markel Perez eta Ultzamako Pablo Aldazi; Kadeteak, Ataungo Bingen Beitia eta Aitor Arrillagak 18-16 irabazi zieten Lazkaoko Iker Izagirre eta Amaiurko Arkaitz Goienetxeri; Gazteak, Ultzamako Mikel Mikelarena eta Intza Garañok 22-12 irabazi zieten Oiartzungo Oier Zabaleta eta Xabat Olaizi.

Iruritako Aranabia pilotalekuan B mailako finalak izan ziren: Umeak, Errekako Beñat Perurena eta Eneko Apeztegiak 18-4 irabazi zieten Iruritako Jokin Ripa eta Aiert Urrutiari; Kimuak, Astigarrahako Urko Ormazabal eta Imanol Anzak 18-4 irabazi zieten Azpeitiko Odei Clavijo eta Iraitz Arsuagari; Haurrak, Barañaingo Adam Gomezek eta Leitzako Egoi Bidartek 18-17 irabazi zieten Zizurko Oier Goñi eta Aimar Gomezi; Kadeteak, Ataungo Nikolas Contreras eta Harriet Etxabek 18-5 Oiartzungo Beñat Bertiz eta Axel Lasari.

Finalen ondotik, Ander Imaz eta Jon Ander Peña pilotari profesionalek banatu zituzten sariak. Txapela eta oroigarriez gain, finalistek pilota bana jaso zuten.