Elizondoko Herriaren eta Bidelagunen ekimenez, igandean hainbat boluntariok Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzako hainbat egoiliar karrikara atera zituzten.Mendekotasuna duten egoiliarrak lagundu zituzten boluntarioek, Elizondoko karriketan pasaietan ibiliz. Eguraldi zoragarria lagun, ibilaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten.