- Pirinioetako Euskara Zerbitzuen artean Pirinioetako IV. Mikroipuin Lehiaketa antolatu dute aurten ere bai. Martxoaren 25ean bukatzen zen lanak aurkezteko epe baten ondoren, maiatzaren 13an, ostiralean, sari banaketa ekitaldia gauzatu zen Erronkarin, Ibarreko Etxean. Lehiaketaren helburua euskararen sormena eta idazmena sustatzea da eta hiru kategoriatan dago banatua: eskola artekoa, 16 urtetik gorakoentzako kategoria orokorra eta 16 urtetik gorakoentzako euskara ikasleen kategoria.

Se maila Eskola arteko kategorian eskualde osoko ikastetxeek parte hartu dute: Aurizko eskola, Aurizberriko eskola, Erroko eskola, Garraldako eskola, Otsagabiako eskola eta Erronkariko eskola. Lau mailatan banatu da kategoria hau, guztira 179 mikroipuin aurkeztu direlarik.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako lehen saria Garraldako Lizar Barberena Lerindegik eskuratu zuen eta bigarrena Aezkoako Hiriberriko Jon Nazabal Eginoak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan, aldiz, Erik Tiraplegui Cayón auriztarra izan zen garaile eta, ondoren, Maren Eciolaza Baztan aurizberritarra izan zuen. DBH 1. eta 2. mailan Orontzeko Izadi Velasco Sanchezek erdietsi zuen lehen saria eta Aurizberriko Idoia Carballo Larrañetak bigarrena. Hondarrekoz, DBH 3. eta 4. mailakoetan Iraia Ziaurritz Villalba orbaizetarra gailendu zen Nahia Artuch Mozo erronkariarra gibelean zuelarik.

16 urtetik gorakoendako kategoria orokorrean berrikuntza bat izan da aurten, izan ere zuzendua izan da Pirinioetan bizi, erroldatua egon edo etxea duen orori. Beraz egileek baldintza horietako bat bete behar izan dute. Osotara 12 lan aurkeztu dira eta bi sari eman: lehena Patxi Gaztelumendirendako eta bigarrena Peio Ardaiz Galerendako.

16 urtetik gorakoendako euskara ikasleen kategoria Pirinioetako euskaltegietako ikasleei zuzendu zaie eta 4 lan aurkeztu egin dira. Sari bakarra eman zen hemen, hain zuzen ere Tere Barberena del Rio eta Maite Maisterra Antxorenari egokitu zitzaiena, bien artean aurkeztutako Zorteko eguna lanarengatik. "Eskola arteko lehiaketari buruz lan interesgarriak aurkeztu dituzte. Zenbait kasutan nabari da klasean landu dutela eta badaudela ikasle batzuk idazteko sen berezia dutenak, izan ere batzuk aurreko urteetan ere saria jaso dute", adierazi du Tere Iribarrenek, Artzibar-Auritz-Erroibar-Luzaide-Orreagako Udaletako Euskara Zerbitzutik. "Bestetik, helduen kategoriari dagokionez, aurten lan gutxiago aurkeztu bada ere, garrantzitsua iruditzen zaigu Pirinioetako euskaldunen artean idazmena sustatzea eta gure erronka da etorkizunean jende gehiago animatzea parte hartzera", gaineratu du teknikariak.

l Balorazioa. Helduen kategoriako lanak hauta-tzeko epaimahaian Josu Jimenez Maia eta Mikel Albisu Iriarte idazleak, eta Tere Iribarren Larrea, Aurizko Euskara teknikaria, aritu dira.

195

179 lan ikasleen kategorian eta 16 helduenean.