Ernesto Prat lekaroztarrak eta Jaione Doraik 'Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak' izeneko liburua argitaratu berri dute Txalaparta argitaletxearekin. Bi egileek beren azalean ezagutu zuten iheslarien bizitza, eta beraiek bezala, azken hamarkadetan milaka euskal herritar izan dira beren sorterria utzi behar izan dutenak, 1960tik 2010era bitartean 3.000 inguru. 2014an agerraldia egin zuen iheslarien kolektiboak Arrangoitzen, eta ordutik ari dira pixkana haietako aunitz sorterrira itzultzen. Dena den, oraindik orain 30 lagun baino gehiagok, iheslari eta deportatuek, sorterrira ezin itzuli jarraitzen dute, baldintza eskasetan. Zenbait iheslariren lekukotzaren bitartez, hamarkadatan luzatu den eta oraindik amaitu ez den deserriaren bidaian murgiltzeko tresna izan nahi du liburuak.