Erratzu sarreran aparkalekua egiteko diru sail berria
Baztango Udalak aurrekontu moldaketa onartu du gerakinetik 35.700 euro bideratzeko
Gehiegizko turismoaren etorrerak Erratzun sortzen dituen arazoak konpontzen laguntzeko Baztango Udalak herriko sarreran aparkalekua eginen du eta horretarako, diruzaintzako gerakinetik 35.700 euroko aurrekontu moldaketa onartu du. Diru sail hori, aurtengo aurrekontuetan aurreikusitako 6.300 eurori gehituz, 42.000 euroko kontu saila osatu da.
Erratzuko sarrerako aparkalekua egiteko udalak lur trukea egin behar izan du, barride batekin. Trukearen eskriturak egin bezain azkar aparkalekua egiten ahalko da, ekainaren erdi alderako. Orain eginen diren lanak behin behinekoak bertzerik ez dira, behin betikoa aitzinago eginen baita. Paretak urratu, drainatze sistema eta harri-laxozko zola emanen dira, eta hau egiterakoan 50 ibilgailu aparkatzeko tokia prest egonen da.
Temas
Más en Navarra
-
La Korrika Txiki llena de euskera y ambiente festivo el centro de Tudela
-
Una fiesta para celebrar los 60 años del bar Sevilla
-
Arce mejora su entorno histórico con la regeneración del Barranco de Txinosta y nueva pasarela
-
Día Internacional de los Bosques 2026 en Navarra: actividades gratuitas en Bertiz