Baztango Kultura Batzordeak antolatzen duen Baztan Kantuz ekimenak ikasturteko azken hitzordua izan zuen igandean Iruritan. Beroari aitzin eginez, hamarnaka musikari eta kantuzalek zeharkatu zituzten Iruritako karrikak, musikaz lagunduriko ohiko euskal kantekin gozatuz. Hilabetez hilabete Baztango herriak txandaka zeharkatzen dituen ekimenak bertze ikasturte bat bete du, arrakasta handiarekin.