Fernan Gorostidi margolari elizondarrak aurten ere margo erakusketa prestatu du uda honetan, Jaime Urrutia karrikako 15. Zenbakiko lehenbiziko solairuan kokatutako estudioan ikusgai egon da azken asteetan Estudio abierto izeneko erakusketa. Berez abuztuaren 31ra arte irekia egonagatik, irailaren 11ra arte luzatu du bisitatzeko epea, eta egunero ikusteko aukera dago, 20.00etatik 00.00ak arte.