Hilabetero bezala, apirilean ere, Baztango Kultura Zerbitzuak antolatutako ‘Baztan Kantuz’ ekimenak musikaz eta kantuz bete ditu, kasu honetan, Lekarozko karrikak. Hilabetero hirugarren igandean herri desberdinetan zehar ospatzen den jarduera honek, euskal kantuen maitale diren hamarnaka pertsona batu zituen. Musika lagun, goiz parteko tenperatura freskoei aurre egiteko gai izan ziren bertaratutako pertsonak eta denen artean umore ona gailendu zedin lortu zuten, herria alaitsaunez betez. Zinez igande polita bizi izan zuten lekaroztarrek. Ekimen honen hurrengo hitzordua maiatzaren 21ean izanen da, Elizondon. Fotos: Juan Mari Ondikol

Umore ona protagonista ‘Baztan kantuz’ ekimenaren apirileko hitzorduan