Baztan ikastolako ikasle eta gurasoek ikasturtea bukatzeko besta eder bat ospatu zuten larunbatean Braulio Iriarte pilotalekuan. Eguna euskal dantza emanaldi batekin hasi zen. Honi haur eta helduek osatutako taldeen arteko herri kirol erronkek jarraitu zioten eta ondoren, eguerdian, haurren bazkaria egin zuten. Hau bukatzean, puzgarri, kiliki eta goxo egoteko txoko batekin ederki pasatzeko aukera izan zuten. Bitartean, helduek bazkaltzeko aprobetxatu zuten. Bazkalondoan, ikastolan haien ibilbidea bukatu duten seigarren mailakoen ekitaldia burutu zuten. Eguna borobiltzeko, arratsaldeko 18:00etan hasita, merendua eta dantzaldia izan zituzten Agerralderen eskutik.

Baztan Ikastolak egun osoko besta batekin ospatu du ikasturte honen amaiera