Atzo, txupinazoak, ezkil-jotzeak eta txopo goratzeak besten hasiera markatu zuten. Musika eta dantzak ere ez ziren falta izan eta herri kirol desafioaren ondoren, baztan zopetan ederki pasa zuten arizkundarrek. Gaur haur eta gazte eguna ospatuko dute egun osoko egitarauarekin. Besteak beste, haur eta gazte bazkaria, bertso poteoa, txokolatada eta dantzaldia izanen dira. Bihar, San Juan bezpera ospatuko dute. 19:45etako ezpata dantza emanaldiaren ondotik, iluntzean, urteroko San Juan suetaz gain, Arizkun Rocken azken edizioa ere izanen da. Larunbatean bestak aurrera jarraituko du, zikiro jatea eta musika faltako ez direlarik. Azkenik, igandean, besten akabaila izanen da gaueko 00:00tan. Foto: Ondikol

Arizkungo herriak euripean hasi ditu igandera arte ospatuko diren bestak