Baztango EH Bilduk deituta, herri palestinarraren askatasunaren aldeko kontzentrazioa egin zuten atzo arratsaldean Elizondoko plazan. Elkarretaratzean, urteetako zapalkuntza eta horren aitzinean Europako estatu gehienek Israeli eskaintzen dioten babesa irmoki salatu zuten, “ez baita oraingoa, hamarkadetan etengabekoa baizik, sionismoak palestinarren aurka darabilen genozidio politikoa”. Era berean, Palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi izan zioten bertaratutako guztiek.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
