Intzola, pasoko bidea liburua argitaratu dute Berako Mugerri eta Ziburuko Jakintza elkarteek, elkarlanean, Berako Udalaren lankidetzarekin, eta Nafarroako Gobernuaren argitalpenetarako dirulaguntza batekin.

Intzolako errekak eta haren haranak Urruña eta Bera lotzen dituzte. Aspaldiko garaietatik ibili da gizakia paraje horietan. Makina bat hilobi-monumentu protohistoriko ageri dira mendi-muinoetan han-hemenka.

Pasabide natural horrek mendebaldeko ertzetik gurutzatzen ditu Pirinioetako mendi-adarrak. Mendebalderago joanez gero, Bidasoa uberaz edo itsasontziz baino ezin zen gurutzatu, eta hau zen Pirinioen bertze aldera joateko pasoko bide nagusia.

Hortaz, XIX. mendearen bukaera arte, Urruña eta Bera arteko harremanetarako ez ezik, Espainia eta Frantzia arteko bide nagusietakoa izan zen. Erromatarrek baliatu zuten bide hori, eta gerora ere, mendeetan zehar, makina bat gizaldi igaro dira ibilbide horretatik.

Jakintza elkarteko Paul Badiolak eta Guy Lalannek egindako ikerketa-lan batean oinarrituta argitaratu dute liburua Mugerri eta Jakintza elkarteek antzeko helburuak dituzte: tokiko historia bildu eta ezagutzera ematea eta aitzinetik ere lankidetzan arituak dira.

Berako Lurraren Egunean, eta hurrengo egunetan Berako Igone, Agara eta Beola liburu-dendetan egonen da salgai, 20 eurotan.