RAMÓN LÁZARO
Un presidente grandilocuente con una carrera corta y repleta de incidentes
Aurtengo (H)ilbeltza bekak badu irabazlea
Amaia Apalauza Ollo iruindarrak itzuliko du Núria Cadenesen ‘Guillem’
Amaia Apalauza Ollok irabazi du Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutako 2024ko (H)ilbeltza beka, Núria Cadenesen Guillem euskaratzeko.
Aurkeztutako 10 laginen artean epaimahaikideek Apalauzarena nabarmendu dute, katalanezko testuaren erritmoa euskaraz nola gorde duen bereziki aipagarria iruditu baitzaie. Sari modura, irabazleak 3.000€ jasoko ditu orain eta beste 3.000 itzulpen lana akitzerakoan.