Pirinioak euskarazko gazte sormena saritu du
Osotara, 155 ikaslek parte hartu zuten VIII Mikroipuin lehiaketan eta II Bideo lehiaketan
Pirinioetako ikastetxeetako 155 ikaslek berriz ere euren sormena eta euskararekiko konpromezua erakutsi dituzte Mikroipuin lehiaketaren zortzigarren edizioan eta Bideo lehiaketaren bigarren edizioan. Pirinioko Euskara Zerbitzuek antolaturik, sariak duela gutxi banatu zituzten Erronkaribarko Etxean.
Mikroipuinetan, LH 3-4. mailan, lehen saria Inar Hualderentzat izan zen (Otsagabia) eta bigarrena Maciek Aldazentzat (Erronkari). LH 5-6. mailan, Maioa Uriz eta Aimar MandacenGarraldako eskolako ikasleek jaso zituzten sariak. Bestalde, DBH 1. mailan, Oihan Echeverria eta Iunai Jauregi izan ziren sarituak, biak ere Garraldakoak; eta DBH 3. mailan, Jon Gazpio (Otsagabia) eta Larraitz Zabalza (Garralda).
Gainera, Bideo lehiaketari dagokionez, DBH 2. mailan, Jone Hualde eta Goiuri Ropero Garraldako ikasleak izan ziren sarituak; DBH 4. mailan, Garraldatik ere, Eukene Ancho eta Maren Eciolaza. Parte-hartze handia nabarmendu zuen antolakuntzak, baita ikasleek euskaraz idazteko eta sortzeko erakusten duten gero eta gogo handiagoa ere.