doneztebe - Indarkeria matxistaren aurkako ipuin lehiaketa antolatu du lehen aldiz liburutegiak. Aurkezturiko lanak bi kategoriatan banatuko dira: 12-16 urte artekoak eta 16 urtetik goitikoak.

Euskaraz edo gazteleraz idatzi ahal izanen dira eta parte-hartzaile bakoitzak orrialde bateko lana aurkeztu behar du Zer eginen zenuke zure inguruko norbaiti bikotekideak tratu txarrak eragiten dizkiola jakinen bazenu? gaiari buruz. Lanak otsailaren 8a arte aurkez daitezke posta arruntez edo bibliodoneztebe@yahoo.es helbidera idatziz.

12-16 urte arteko irabazleak Ostiz liburu-dendan gastatzeko 100 euroko erosketa-txartela eskuratuko du; bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 50 eurokoa. 16 urtetik goitiko irabazleak 150 euro jasoko ditu; bigarren eta hirugarrenek, berriz, 50 euroko txartela. - A.A.A.