bidasoa - Errege Kabalgatak izanen dira gaur. Bortzirietan, Beran, Lesakan eta Arantzan egin dute hitzordua. Beran, erregeen pajeak 15.30ean bilduko dira eta karriketan barna ibiliko dira gutunak biltzen; 18.30ean, berriz, kabalgata izanen da, Itzea auzotik Herriko Etxeko plazara (euria eginez gero Eztegara pilotalekuan 18.00etan). Donezteben 18.00 aldera ailegatuko dira. Goizean, berriz, erregeen postariak ibiliko dira; karrikaz karrika gutunak bilduko dituzte. Sunbillan ere eginen dute ateraldia. - A.A.A.