BEINTZA-LABAIEN. Ehun urte bete zituen Mañuela Ibarrola Telletxeak duela hilabete eta erdi. Zehazki, 1918ko azaroaren 28an jaio zen Mañuela. Beintza-Labaingo udalak egun hauetan zehar omenalditxo bat egin dio mendea bete duen honetan. Argazkian Jon Telletxea Beintza Labaiengo alkateak eta Alejandro Saldias zinegotziak, udal ordezkariek lore xorta bat eta oroigarri bat eskeini diote Mañuelari, herriaren izenean. Argazkia: utzitakoa