BERA. San Jose zahar-etxeak Biok bentak antolatutako Eguberrietako dekorazio txapelketan parte hartu du. Facebooken Atsegin dut gehien zituen argazkia Zahar-etxekoa izan zen. Argazkia ateratzeko, amatxi bat Ane Igartiburuz eta atatxi bat Ramon Garciataz mozorratu eta La Puerta del Sol marraztu zuten. Zahar-etxeko langileen eta herritarren laguntzarekin argazki ederra lortu zuten, 400 euro irabazteko bide eman ziena. Argazkia: utzitakoa