BERA - Jabier Muguruza musikari eta abeslariak Leiho bat zabalik kontzertua eskainiko du larunbatean 19.30ean Kultur Etxean. Sarrera 8 euro gostako da. Irungo musikariak Ander Mujika izanen du lagun gitarra elektrikoarekin. Berako Kultur Batzordeak antolatu du emanaldia, Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin.

Jabier Muguruzaren disko berriak, 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (Carasueño) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra. Aldaketak aldaketa, Jabierren jarraitzaileak berehala ezagutuko ditu bere ohiko estiloa eta nortasuna.

Hitzak, ohiko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz. - A.A.A.